XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MARTIN: Kaixo, Joxepa.
JOXEPA: Kaixo, Martin.
Zer moduz zaude?
MARTIN: Uf! Oso nekatuta nago.
Gaur lan handia egin dut.
KONTALARIA:
AMONA: Zergatik ez duzu asto bat erosten?
MARTIN: Astoak oso garestiak dira eta nik ez daukat dirurik.
AMONA: Tira, bazkaria prest dago.
Goazen bazkaltzera.
JOXEPA: Aita, deitu umeei, mesedez.
AITONA: Haritz! Lupe! Bazkaria prest dago!
KONTALARIA:
HARITZ: Zer gertatzen zaizu, aita?
MARTIN: Oso nekatuta nago, Haritz.
PELLO: Beno, gero arte.
Ni etxera noa.
AMONA: Ez duzu gurekin bazkaldu nahi?
Indabak eta okela ditugu.
AITONA: Ez zaizkizu indabak gustatzen?
PELLO: Bai, baina nire amak ...
LUPE: Deitu telefonoz eta kito!
PELLO: Ongi da.
Horixe egingo dut.
LUPE: Hasiko gara jaten?
Ni gose naiz eta!
PELLO: Aurpegi txarra daukazu, Martin.
Gaisorik zaude?
MARTIN: Ez, oso nekatuta nago.
Gaur lan handia egin dut baserrian.
PELLO: Zergatik ez duzu asto bat erosten?
Gure aitak asto bat dauka eta asko laguntzen dio baserrian.